Nor gara

Historikoa(estatutu eta Loinatz dokumentuetatik hartuta): 1977an Beasaingo Udal Bandaren zuzendaria zen Isidoro Alonso Subiñasek, utzi zuen bere irakasle lana “musika akademian”. Honek  utzitako ildoari jarraituz sortu zen 1977-1978 ikasturtean gaur egun den Beasaingo Loinatz Musika Eskola Publikoa. Hasiera-hasieratik eskaini izan zen irakaskuntza arautua zen.

Apirilaren 5eko 75/1985 Dekretuak, Beasaingo “Musika Eskola” profesional mailako musika irakaskuntzako zentro ez ofizial onartua sailkatu zuen.

1987 eta 1989 urteetan zehar, elkarrizketak izan ziren Musika Eskola eta Udalaren artean Udal Patronatu bat sortzeko helburuarekin eta honela Eusko Jaurlaritzari eskatu ofizialki: Oinarrizko Musika Kontserbatoriotzat ezagutzea, era berean, Beasaingo herriak eskualde-esparruko kontserbatorioa izango luke.

1989ko ekainaren 8ko batzarrean, Udalbatzak sortu zuen Beasaingo Musika Kontserbatorioa deitu erakunde autonomoa eta hasera batean estatutuak onartu zituen, 1989ko urriaren 25eko Udalbatzak behin-betiko onartu zituelarik.

Era berean, irailaren 5eko 185/1989 Dekretuak balio akademiko ofiziala eman zion Beasaingo “Beasaingo Oinarrizko Kontserbatorioa” kontserbatorioan irakatsitako oinarrizko mailako musika irakaskuntzei.

1991. urtean estatutuak partzialki aldatu ziren eta testua bere osotasunean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1992ko urtarrilaren 13an.

Aipatu urteko urrian, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuko aldi bateko xedapenak diren 1.etik 5.era bitartekoaren aplikazioaz, araututako irakaskuntzako musika ikastetxeak, oinarrizko eta ertaina mailako kontserbatorioak, Musika Eskola bihurtu ziren. Honen ondorioz, 1993ko urriaren 11ko aginduak, baimendu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoko kontserbatorioak, Musika Eskola bihurtzea.

Misioa

(barne araudian): Beasaingo Loinatz Musika Eskolaren helburu nagusia da edozein adinetako zaletuei musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea, gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak lanbide-ikasketarako bideratzeko eta prestatzeko zeregina alde batera utzi gabe.